Konektaturik

   

979673 Bisita

Xirika > Xirika errezetak > Txanpinoiak saltsan

2024ko abenduak 4, asteazkena

Txanpinoiak saltsan

    Osagaiak (6 lagunentzako)

  • 3 txanpinoi bandeja (350 gr.koak)
  • tipula erdi bat
  • 4 baratxuri ale
  • 3 goilare olio
  • irina goilare bat
  • cognac kopa bat
  • ardo txuri kopa bat
  • perrexila
  • kaiena piper erdi bat

Tipula eta baratxuria txiki-txiki egin eta olioarekin batera jarri kazo batean su baxuan poliki-poliki egiten (taparekin estalita hobe).

15 minutu nahiko izango dira tipula eta baratxuria eginak egoteko (tipula ia gardena dagoenean, ondo "potxatua" esan ohi den bezala), eta orduan irina botako dugu eta ondo nahasiko dugu.

Jarraian cognac eta ardo txuria botako diogu eta era berean itzuli batzuk emango ditugu ondo nahasteko. Honekin batera kaiena piper erdia botako dugu, itzuli batzuk eman eta ondo garbituta ditugun txanpinoiak (osorik ala erdibiturik tamainaren arabera) botako ditugu. Sua igoko dugu irakiten hasten den arte eta ondoren jaitsiko dugu irakiten jarrai dezan baina su baxuarekin. Pegatzeko arriskua badago, baso erdi bat ur bota daiteke.

Txanpinoiek askatzen duten ur guztiarekin ez dugu urik bota behar izango eta ur hori ez galtzeko taparekin estalita utziko dugu. Ondo legoke gatza apur bat botatzea.

20-25 minutuz irakiten utzi ondoren eginak egongo dira. Noizbehinka gatz puntua probatu eta neurtu. Txanpinoiak eginak daudenean perrexila txikitua bota eta nahasi dena apur bat perrexila ondo banatzeko; ondoren sua itzali eta utzi 5 minutuz reposatzen.

On egin!

errezeten menura itzuli




2005-2024 Xirika © Eskubide guztiak erreserbaturik