Bakailu tortila
- 1/2 kg bakailua
- 2 tipula
- 12 arraultza
- 12 goilare olio
- perrexila txikitua
Osagaiak (6 lagunentzako)
Bakailuari gatza kentzeko 48 ordu uretan eduki (edo 36 ordu eta 9 orduro ura aldatu).
Gatza kentzeko denbora tartea iragan ondoren, uretik aterako dugu, bakailua ondo lehortu eta hezurrak kenduko diogu, ondoren desmigatzeko.
Tipula txikituko dugu (zatiak ez dute oso txikiak izan behar). Sartagin handi edo kaxuela batetan 6 goilare olio jarriko dugu tipularekin batera, su baxuan ondo potxatu arte (30-40 minutu, taparekin estalita hobe, tipula gardena geratu arte).
Tipula egina dugunean, bakailua bertara botako dugu, eta 10 minutuz rehogatuko dugu dena ondo nahasiz. Hau egiterakoan, sutik atera eta hoztutzen utziko dugu, frijitutakoari olio guztia kendu ondoren.
Arraultzak irabiatutakoan, hoztutako tipula eta bakailu masarekin nahasiko dugu perrexila txikituarekin batera.
Tortilak egiteko, olio gutxi botako dugu sartagin batean eta hau ondo berotutakoan masa botako dugu. Behekaldetik ondo kuajatuta dagoenean, tortila erdia beste erdiaren gainera botako dugu eta ia berehala platerera aterako dugu.
On egin!